300dik gora bisita

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 21a, 17:37

Gure Esku Dago ekimenaren alde bideo bat grabatu da Usurbilen. Aurreko astean ipini zen sarean eta dagoeneko 300dik gora bisita jaso ditu. Ikusi al duzu? Hemen duzu aukera. 

Bestetik, Donostialdeko Gure Esku Dago lan-taldeak festa handia antolatu du Hernaniko Galarreta pilotalekuan ekainaren 1ean. Astebete geroago euskal herritarron erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko egingo den gizakate erraldoiaren aurreko azken hitzordu handia izango da Galarretakoa. Ekitaldia goizeko 11etan hasiko da eta 13:30etan bukatu. Eta hara batzeko deia egin du Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak.