Txaramuntoko alokairu sozialeko etxebizitzen zozketa, 13:00etan udalbatza aretoan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 22a, 08:35

Txaramuntoko alokairuzko 12 udal etxebizitzen zozketa ostegun honetan, maiatzaren 22an egingo da, eguerdiko 13:00ean Udaletxeko Areto Nagusian. Hala erabaki da dekretu bidez. Segidan dituzue xehetasun gehiago:

Alkatetzak, 2014ko maiatzaren 14an, 2014/0427 dekretuaren bidez, Txaramunto kalea, 2 etxeko udal jabetzeko 12 etxebizitza, bere garajeekin, alokairuan esleitzeko zozketan partehartzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onartu ditu eta alokairuzko etxebizitzen zozketa

Eguna: 2014ko maiatzak 22, osteguna
Ordua: Eguerdiko 13:00tan
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusian

Usurbil, 2014ko maiatzak 15.

Alkateak,
Mertxe Aizpurua Arzallus

Zozketarako kupoak
Kupoka zozketatuko dira etxebizitzak. Kupo hauek ondoko lehentasun-hurrenkera izango dute:
-Ezinduak: etxebizitza bat.
-Etxebizitza premia berezia duten eskatzaileak: adimen edo garapen-desgaitasuna dutenak, gerora sortutako ordaintzeko ezinagatik ohiko etxebizitza jabetza galdu dutenak, genero-indarkeriaren biktima direnak, edo 70 urtetik gorako pertsonak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak. 3 etxebizitza. 
-Etxebizitza premia duten eskatzaile edo bizikidetza-unitate espezifikoak: beren kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetza-unitateak eta 30 urtetik beherakoak. 3 etxebizitza. 
-Kupo orokorra: aurreko kupoetarako gordetzen ez diren etxebizitzek osatuko dute. Etxebizitza bat gutxienez.