Lehen sorospenen ikastaroa ekainean, DYA-ren eskutik

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 22a, 11:18




Ekainaren 9tik 27ra antolatu du DYA-k lehen sorospenen inguruko ikastaro berri hau, Munalurra 26an duen egoitza berrian. Saioak, arratsaldero izango dira, 18:00etatik 20:00etara. DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako mediku, erizain eta monitoreek bideratuko dituzte saioak. "Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu-bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak... eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu. Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak", berri eman dute antolatzaileek.

Ikastaroa interesa duen orori zuzendua dago. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa izango. Saioetarako beharrezko materiala, DYA-ren esku. Prezioa, 110 euro. Plaza mugatuak. Izen emateko edo argibide gehiagorako: 943 46 46 22, irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com edo www.DYAgipuzkoa.com