Asteburuko kirol agendan, Usurbilgo Pilota Txapelketako jardunaldi berria dugu ate joka. Larunbat eta igande goizeko 11:00etatik aurrera, Nagusi mailako neurketak jokatuko dira frontoian. Infantil eta kadete mailako zenbait eskubaloi jokalari bestalde, Donostia edota Urnietara doaz asteburuan, Gipuzkoako Selekzioak antolaturiko entrenamendu saioetan parte hartzeko deituak izan baitira:
Pilota
Maiatzak 24, larunbata
Ordua: 11:00.
Tokia: frontoia.
Neurketak, Nagusi mailan:
Muguruza-Mitxelena - Urbieta I-Esnaola
Belloso-Biain - Iribar anaiak
Maiatzak 25, igandea
Ordua: 11:00.
Tokia: frontoia.
Neurketak, Nagusi mailan:
Loban-Iraizoz - Quina-Gorrotxategi
Urbieta II-Arruti - Jauregi-Murgiondo
Gipuzkoako Eskubaloi Selekzioa
Maiatzak 25, igandea
10:00 Infantil mutilen entrenamendu saioa, Urnietako udal kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Koldo Diaz, konbokatuen artean.
11:30 Kadete nesken entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Estitxu Berasategi, Ane Irazabal eta Eider Makazaga, konbokatuen artean.
11:30 Kadete mutilen entrenamendu saioa Urnietako udal kiroldegian. Usurbil K.E.ko Unai Lejardi, konbokatuen artean.