Igande goizeko 8:00etarako finkatu dute abiatzeko hitzordua, Oiardo Kiroldegian. Irteerarako izena aurrez eman beharra zegoen, epea itxita dago. Maiatzaren 25eko txangoari buruzko zehaztasun gehiago segidan:
Maiatzak 25, igandea: Meazuriko bira
Abiatzeko hitzordua: 8:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: 3 ordukoa, 13,5 kilometro.
Izen ematea: maiatzaren 21a baino lehen.
Prezioa: 8 euro bazkideek eta langabetuek. 10 euro, gainerakoek. Ordainketak: 2095 5069 07 1068489805.
Oharra: plazak mugatuak izango dira. Lehentasuna Andatza MKTkoek izango dute.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza MKT.
Ekainak 1, igandea: Arlaban-Araotz
Ekaineko lehen iganderako ere, irteera antolatu du Andatza M.K.T.-k. Txango honetarako bai, izen ematea oraindik irekita dago:
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: ia 6 ordukoa, 22 kilometro. "Arlabandik Araotzera bideratuko gara. Andarto (1.076 m) mendira igotzeko aukera izango dugu".
Izen ematea: maiatzaren 28a baino lehen.
Prezioa: 12 euro Andatzako bazkideek eta langabetuek. 15 euro, gainerakoek. Ordainketak: 2095 5069 07 1068489805.
Oharra: plazak mugatuak izango dira. Lehentasuna Andatza MKTkoek izango dute.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.