Bozka eguna, Europako hauteskundeak igandean

Noaua Aldizkaria 2014ko maiatzaren 23a

Bi aste iraun duen hauteskunde kanpaina gauerdian amaituko da, larunbata hausnarketa eguna izango dugu, eta igandean, maiatzak 25, Europako hauteskundeetan bozkatzeko aukera. Goizeko 9:00etan irekiko dituzte hauteslekuak. Iluntzeko 20:00ak arteko tartea dute herritarrek, bozkatzera joateko. Botoa emateko aurrekoetan deialdietan baino mahai bat gutxiago izango da igandean. Non zaudeten erroldatuak, horren arabera, guneotako batera jo beharko da:

DISTRITOA

SEKZIOA

MAHAIA

ABIZENAK

HAUTESLEKUA

01

001

A

A-I

Udarregi Ikastola

(Gernika ibilbidea, 11)

01

001

B

J-Z

Udarregi Ikastola

(Gernika ibilbidea, 11)

01

002

A

A-Z

Auzo Elkartea

(Santuenea auzoa, 12)

01

002

B

A-Z

Herri Ikastetxea

(Erriberako kalea, 7)

01

003

A

A-Z

Haur Eskola

(Kalezar auzoa)

01

003

B

A-Z

Lanbide Eskola

(Zubieta auzoa, 9)

01

004

U

A-Z

Udarregi Ikastola

(Gernika ibilbidea, 11)


Hauteskunde kanpainara aurkeztu diren hautagai zerrendak, hemen: Estatuko Aldizkari Ofiziala
Europako hauteskundeei buruzko informazio gehiago: Hauteskunde Europarrak 2014