“Makrobiotikara hurbilketa” saioa 11:00-13:00 artean, Baratze dendan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 24a, 08:00

Baratze dendan antolatu dute, larunbat goiz honetan, maiatzaren 24an, 11:00etatik 13:00etara. “Makrobiotikara hurbilketa” izenburupean egingo da jardunaldi saioa. Irekia edonorentzat. Saioan zehar, “elikadura energetiko eta makrobiotikora gerturatuko gara. Tofua, hummus, arroz integrala, mijo, quinoa… Oinarrizko errezeta elikagarriak ikasi eta partekatuko ditugu. Errezetaren bat ezagutzen baduzu, etorri maiatzaren 24an, goizeko 11:00etan Baratzera”.