Su Ta Gar, Izeberg eta Legez Kanpo taldeak, larunbat gau honetako 23:00etatik aurrera Aginagako Eliza Zaharrean.
"Bizirik gaude" diskoa aurkezteko kontzertu biraren baitan, Aginagan geldialdia egingo du Su Ta Gar taldeak. Azken hilabete hauetan Bartzelonan, Zaragozan edota Ourensetik barrena ibili den taldea, Euskal Herrira dator lan berria plazaratzera. Taldearen inguruko informazio gehiago: SuTaGar
Izeberg taldekoek, maiatzaren 10ean aurkeztu zuten "Azalera", estreinako diskoa. Ixak Arruti, Antton Aranburu, Beñat Urteaga eta Jokin Irastorza laukoteak, lan berria aurkezteko bira abiatua du. Aginagan joko dute, baina baita lekuotan ere, hurrengo asteetan:
Maiatzak 24, larunbata
23:00 Gau Beltza Aginagako Eliza Zaharrean: Su Ta Gar (“Bizirik gaude” diskoaren aurkezpena), Izeberg eta Legez Kanpo. Sarrerak 8 eurotan. Aurrez salgai: Aitzagan, Aginagako Arrate Egoitzan, Lasarteko Ilargin eta Orioko Kalakarin.
Maiatzak 30, ostirala
Lasarteko Zabaleta auzoko jaietan kontzertua eskainiko dute, Itzartu taldearekin.
Ekainak 20, ostirala
23:00 Kontzertua Kalezarko San Joan jaietan, beste talde batzuekin batera.
Uztailak 4, ostirala
Kontzertua Pasai Antxon.