Arrainen migrazioaren gaineko jardunaldien amaiera

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 24a, 08:20

Larunbat honetan, maiatzaren 24an ospatuko den Arrainen Migrazioen Munduko Egunaren harira, gai honi loturiko jardunaldiak antolatu dira egunotarako Usurbilen. Helburu nagusi batekin, "gizartea ibaiak irekitzearen, arrain migratzaileak eta bere beharrak hobetzeko garrantziaz jabetzeko". Usurbilgo Udala, AZTI-Tecnalia, URA (Uraren Euskal Agentzia) , Gipuzkoako Foru Aldundia eta EKOLUR elkarlanean aurrera eramandako ekimen hau hiru egunez ospatuko da. Asteazkenean abiatu ziren jardunaldiak, gaur segiko dute Potxoenean:

Maiatzak 24, larunbata
Maiatzak 24ean Orbeldiko presan, itsasaldiaren mugan dagoen aingira eta izokinentzat arrain pasabideari bisita egingo diogu. Bere funtzionamendua azalduko dugu, aurkitzen ditugun arrainak lagindu eta ur gora askatuko ditugu. Ondoren, frontoira joango gara non arrainen migrazioarekin lotutako umeentzat zuzendutako tailerrak antolatuko baitira: feltro-kisketak, origamia, makillajea eta koloratzea.

Antolatzailea: Azti-Tecnalia.
Partehartzaileak: Azti-Tecnalia; Uraren Euskal Agentzia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Usurbilgo Udala.