Zubietako udako txokoetan izen emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 25a, 08:00


Aurten ere, uztaila eta abuzturako udako txokoak antolatzen ari dira Zubietan, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, 3-11 urte arteko haurrentzat. Eskola Txikian burutuko da bi hilabeteko aisialdiko ekimena. Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean. Izen emateko azken eguna da, maiatzaren 25 hau. Apuntatzeko orriak, ikastolan eta Barazar tabernan eskuratu daitezke. Datu pertsonalekin bete ostean, Zubietako Herri Batzarreko postontzian utzi beharko da izen emate orria. Kuota, izena emandako haur kopuruaren arabera zehaztuko da. Zalantza edo argibide gehiagorako: 636 719 301 (Josune) / 608 663 047 (Bakartxo). 

 
Udajolaseko ekainaren 12ko guraso bilera, Potxoenean izango da
Eta ez Udarregi Ikastolan, aurreikusia zegoen moduan. Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko ekimenaren inguruko argibideak, ekainaren 12an emango dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Potxoenean. Uztailaren 1etik 30era luzatuko da aurtengo Udajolas. Astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean. Hiru egunotan ordea, ez da Udajolasik izango; Santixabel Egunean eta herriko festetako Haurren Egunean, hau da, uztailaren 2an eta 3an hurrenez hurren. Ezta uztailaren 25ean ere, jai eguna izango baita. Aipaturikoa, Udajolasi buruzko argibide guztiak, ekainaren 12ko guraso bileran, 17:00etan Potxoenean.


Aginagako udako txokoetako izen ematea
Aginagako Eskola Txikiko gurasoek ere udako txokoak antolatu dituzte ekainaren 23tik 30era, eta baita uztaileko bi hamabostaldietarako. Astelehenetik ostiralera, goizez 9:00ak edo 10:00etatik 13:00etara. 4-12 urte artekoei zuzenduak daude txoko hauek. Izen ematea zabalik dago ekainaren 4ra arte, 637 332 402 zenbakian (Naiara). Apuntatutako haur kopuruaren arabera zehaztuko da izen ematea.