Igande arratsalde honetan, maiatzaren 25ean, 18:30etatik aurrera Alkartasuna Kooperatibako egoitza ohian. Emanaldirako sarrera doan. Bi film ikusi ahalko dira ekitaldian; “Ataun Of The Dead” eta “Joxean´s Hil Eben”. “Katiotsak egindako produkzio xumeak dira, kostu baxukoak baina kalitate handikoak. Umorea, fantasia, frikismoa eta azken bi mendeetako euskal historiako pasarte/pertsonaiei erreferentzia zuzenak....”, berri eman dute antolatzaileek.
-"Ataun Of The Dead": trikimailu bidez Lehendakaritzara lehen Lehendakari ez-nazionalista iristen denean, hirugarren karlistadarako hazia sortu eta bi zientifiko karlista Zumalakarregi berpizten saiatuko dira. Esperimentu horretan, nahigabe, Ataungo gazta lehiaketara aurkezteko duten Idiazabal gazta kutsatuko dute, eta lehiaketa ondoren, hura jan duten ataundar guztiak zonbi bilakatuko dira, beraien haginkadekin epidemia zabalduz...
-"Joxean´s hil eben": Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas ("Ataun Of The Dead"-eko bi zientzialari karlistak), XIX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Partidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz, Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren, Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.