EH Bildu, lehen indarra Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 25a, 07:00


Bozken erdia baino gehiago jasota (1.205, %57,9), EH Bilduk irabazi ditu Europako hauteskundeak Usurbilen. Nagusitasun osoz gainera, Kaxkoan, Kalezarren, Zubietan, Santuenean eta Aginagan jarri diren zazpi hautes mahaietan. Boto kopuru aldetik hirukoiztu egin du, bigarren indar politiko bozkatuenak izandako emaitza. EAJ izan da hain zuzen, bigarren eragile babestuena, 361 herritarren bozkak jaso dituzte. Atzetik, PSOE 146 bozkekin. Eta gero, PP eta IU berdinduta, bakoitza 56na bozkarekin:

Errolda: 4.707.
Botoak: 2.081.
Baliogabeak: 6.
Balekoak: 2.075.
Zuriak: 42.
Alderdiei botoak: 2.033.
Abstentzioa: 2.626 (%55,79)

Emaitzak
EH Bildu: 1.205. 
EAJ: 361. 
PSOE: 146. 
PP: 56. 
IU: 56. 
UPyD: 33. 
BESTEAK: 176.