Zubietako kultur astea, asteazkenetik ostiralera

Noaua Aldizkaria 2014ko maiatzaren 26a



Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak Kultur Astea antolatu du asteazkenetik ostiralera, maiatzaren 28tik 30era. Honako hauek dira, ikasturte amaierari begira lotu dituzten hitzorduak:

Maiatzak 28, asteazkena
17:00 Puzgarriak eta marrazki erakusketa Kaxkapen. 
Ondoren, buruhandiak.


Maiatzak 29, osteguna
17:00 “Ez dago mugarik kirola egiteko”, Aitor Puertas kirolariaren hitzaldia ume eta gurasoentzat Kaxkapen.

18:00 Txokolatada eta buruhandiak.
Ondoren, apar festa eta ur-gerra denontzat, gurasoak barne (prestatu pistolak eta globoak).

Maiatzak 30, ostirala
17:00 Ikasturte amaierako ekitaldia frontoian: musika eta antzerki emanaldia.
Ondoren, aulki joko, globo apurketa eta eskulanak, ume eta gurasoentzat.
19:30 Afari-merienda eta disko festa. 
Oharra: eskolako kortxoan afarirako janariak ekartzeko zerrenda jarrita dago. Animatu mesedez!

Kultur Astea amaitzeko, honako bertso hau abestuko dute:

ZUBIETA(ra) BADATOR
ASTE KULTURALA
JOLAS ETA ANTZERKI
URTERO BEZALA
APAR FESTA, GLOBOAK…
AUKERA ZABALA
ONDO PASATZEA DA
HEMEN PRINTZIPALA
ZUBIETA(ra) BADATOR
ASTE KULTURALA
(Doinua: XAGU TXIKI BATEKIN)

Kultur Asteko egitaraua ikusteko: Zubietako Kultur Astea

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.