Udarregi Ikastolako ikasleen bertso jaialdia 16:30etan, ikastolako erdiko aretoan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 26a, 09:10

LH 5 eta 6.mailetako ikasleek parte hartuko dute, 16:30etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan hasiko den ekitaldian. Urtean zehar ikasgeletan landutako bertsogintza proiektuan eginikoa plazaratzeko modua izango dute hartara. Igandean, ekainaren 1ean ospatuko den Ikastola Egunaren baitan antolatu da hitzordu hau eta astean zehar ospatuko diren beste hainbat. Albiste honetan beherago duzue, egitarau osoa.

Herri bazkarirako txartelak salgai
Adi bestalde, Ikastola Egunerako Udarregikoek herri bazkaria antolatu dute eta frontoian. Otordurako txartelak salgai daude ikastolako idazkaritzan. Helduen txartelak 15 eurotan, ikasleentzat 7 eurotan. Hauxe, heldu eta gazteek dastatu ahalko dituzten menuak:

Helduentzat: paella, txerri-azpizuna onddoekin, postrea, edariak eta ogia, kafea eta kopa.
Haurrentzat: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta chips patatak, postrea, edaria eta ogia.
Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian idazkaritzan jakinarazi, menu berezia egin ahal izateko.

Ikastolatik bazkaritara joateko deia luzatzen dute: "Ikastolako Artezkaritzatik bertan parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu eta bazkarira etor zaitezten animatu!!!".

Kilometroak jaialdiari begirako Ikastola Eguna
Ikasleen jokoak, eskulan erakusketa, Haur Hezkuntzakoen jaialdia... Ekitaldi bete egun izango da ekainaren 1ekoa. Bestelako hitzorduen artean, ohar bat ikastolatik. 2015ean Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaialdiko prestaketa eta antolaketa lanetarako laguntza behar dute. Animatzen zaretenok, jakin ezazue, igandean izen emate mahaia jarriko dutela. 


Maiatzak 26, astelehena
16:30
 LH 5 eta LH 6 mailetako ikasleen bertso jaialdia, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan.

Maiatzak 28, asteazkena
18:30
 HH5 eta LH5 mailetako ikasleen kantagintza saioa, Sutegiko auditorioan.

Maiatzak 30, ostirala
22:00
 “Ondoko hilobiko tipoa” antzezlana Sutegin. 
Zuzendaria: Begoña Bilbao. Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Iker Galartza. Sarrerak: 5 euro, egunean bertan salgai. Antolatzailea: Hitz Aho.

Ekainak 1, igandea: Ikastola Eguna
09:30 Esnadeia.
09:00-11:30 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
10:00-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola berrian.
12:00 HHko Haur Jaialdia, Oiardo Kiroldegian: "Zientziaren buruhausteak". Hor ari dira zientzialariak ekintzen eta gertaeren zergatia aurkitu nahian, pentsatuz eta pentsatuz, erantzunarekin topo egin arte. Kontua da, azaldu eta desagertu egiten direla figura batzuk, zergatik? Eraldatu egiten direlako. Baina, bada beste figura bat, eraldatu gabe, magia eginez desagertu egiten dena. Magia eginez???? edo.... Igandean jakingo dugu.
14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea DBHko ikasleen eta gurasoen eskutik frontoian.
Oharra: Kilometroak 2015 jaialdia antolatzen laguntzeko izen emate mahaia jarriko da.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.