Abstentzioa nagusi Usurbilen, parte hartzeak ia 6 puntu gora egin duen arren

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 26a, 12:16

Parte hartze datua, ospatu berri diren hauteskundeotan aipatzeko beste zifra. 2009ko Europako bozekin alderatuta, abstentzioak ia 6 puntu behera egin baitu Usurbilen. Duela bost urte, %61,54koa izan zen abstentzioa. 2014ko maiatzaren 25 honetan, %55,79koa izan da. Parte hartzea ia 6 puntu igo den arren, hautesmahaietara gerturatu dena baino bozka eman ez duen herritar kopurua handiagoa izan da beste behin. Abstentzioa nagusi oraingoan ere, Europako hauteskundeetan.

Honakoa izan da abstentzio maila, hautesmahai bakoitzean:
1A Kaxkoa: 458 (%56,61)
1B Kaxkoa: 460 (%53,36)
2 A Urdaiaga, Santuenea: 308 (%60,39)
2B Aginaga: 208 (%55,32)
3A Kalezar, Txikierdi: 678 (%57,17)
3c Zubieta: 192 (%54,08)
4-Kaxkoa: 322 (%52,87)