Jon Irazustabarrena eta Eibar, lehen mailan dira

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 26a, 11:00



Hauteskundeez gain, Eibar da azken orduotako hedabideen arreta gune nagusia. Une historikoa bizitzen ari baita bertako futbol taldea. Bart Alavesen aurka jokatu zuen neurketa 1-0 irabazi ostean, maila gorenera, lehen mailara igo dira eibartarrak. Azken unera arte emoziorik falta izan ez zen partidako gol bakarra, Jota Peleteirok sartu zuen 61. minutuan. Eta esandakoa, Eibar lehen mailan da atzotik.

Albiste hau zergatik NOAUA!n? Eibartarren garaipenak Usurbilekin lotura zuzena duelako. Une historiko honetara heltzen lagundu duen talde kideetako bat etxekoa dugu. Taldeko atezaina hain zuzen, Jon Irazustabarrena Lizarralde, 28 urteko gaztea. Real Sociedad taldeko beheko mailetan hezia,  Eibar B taldean parte hartu zuen, Zalla Union Club taldean gero. Handik Beasainera jo zuen.  2013ko urtarrilean, Eibarrek fitxatu zuen. Beraz, zorionak Eibar! Zorionak Jon!