Arlaban-Araotz mendi irteerarako izen ematea, asteazkenean itxiko dute

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 27a, 13:28

Aurreko igandean bezala, datorrenerako, ekainaren lehenerako ere txangoa antolatu du Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak. Arlaban-Araotz bidea egitera animatzen ditu usurbildarrak. "Andarto Zaraia mendilerroko gailurra da. Aretxabaletan dago, Gipuzkoako hegoaldean, Aranguren eta Aizkorri mendien artean. Kareharrizko gailur piramidala du, eta erliebe harritsuan landutako ingurune baten ekialdeko muturrean dago. Zenbait punta zorrotz zutitzen dira sakonune belartsu eta zulo handiz betetako goi-ordokietan, haranak mugatzen eta euriek sortutako ibaiak gordetzen dituztela. Horren adibide dugu Araotz errekastoa, Andarto eta Orkatzategi gailur malkartsuen artean jaiotzen dena. Ondoan duen gailur garaiena Maiputz da, itsas mailatik 1.075 metro altxatzen dena", berri eman dute antolatzaileek.

Ekainaren 1eko irteerarako izen ematea asteazken honetan, maiatzaren 28an itxiko dute:

Ekainak 1, igandea: Arlaban-Araotz
Ekaineko lehen iganderako ere, irteera antolatu du Andatza M.K.T.-k. Txango honetarako bai, izen ematea oraindik irekita dago:
Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik.
Ibilbidea: ia 6 ordukoa, 22 kilometro. "Arlabandik Araotzera bideratuko gara. Andarto (1.076 m) mendira igotzeko aukera izango dugu".
Izen ematea: maiatzaren 28a baino lehen.
Prezioa: 12 euro Andatzako bazkideek eta langabetuek. 15 euro, gainerakoek. Ordainketak: 2095 5069 07 1068489805.
Oharra: plazak mugatuak izango dira. Lehentasuna Andatza MKTkoek izango dute.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza Mendizaleen Kirol Taldea.