Judokoek, dominak pilatzen jarraitzen dute

Noaua Aldizkaria 2014ko maiatzaren 27a

Azken aldian jokatu dituzten txapelketetatik, domina mordoa irabazita itzuli dira etxera, Usurbil Judo Klubekoak. Horren adibide dira, euren jcusurbil.com blogean zintzilikatu dituzten emaitzok:

Maiatzak 24, larunbata:
Alebin mailako taldekako Gipuzkoako Txapelketa, Hernani
Brontzezko dominak: mutilen eta nesken taldeentzat.

Maiatzak 18, igandea: Alebinen Gipuzkoako Txapelketa, Hernani
Urrezko dominak: Endika Ramos (-34 kg), Xiker Gurrutxaga (-57 kg), Delia Medices (-30 kg).
Brontzezko dominak: Diego Ramos (-34 kg), Alvaro Hermida (+57 kg), Mara Vaquero (-42 kg), Estitxu Sanchez (-47 kg).
Zilarrezko dominak: Jonathan Martin (-34 kg), Ibai del Rincon (-38 kg), Julia Fernandez (-42 kg).



Maiatzak 10, larunbata: Infantil eta kadete mailako Espainiako Txapelketa, Leganes
Brontzezko domina, infantil mailan: Mafer Carazas (-48 kg).
Bosgarren postua kadete mailan: Paula Vicente (-48 kg).

Maiatzak 3-4: Senior mailako Espainiako Txapelketa, Leganes:
Zilarrezko domina: Aiora Arrillaga.
Brontzezko domina: Nerea Arruti.
Bosgarren postua: Andoni Aizpurua.



Apirilak 6, igandea: Kadeteen Euskadiko Txapelketa, Gasteiz:
Lehen postua: Paula Vicente (-48 kg), Mikel Sanz (-90 kg).
Bigarren  postua: Alba Vicente (-48 kg), Julen Alzas (-50kg), Mikel Formoso (-90 kg), Joxe Arruabarrena (+90 kg).
Hirugarren postua: Ainhoa Gonzalez (-48 kg), Itsasne Arruabarrena (-52 kg), Jon Rubio (-60 kg).
Bosgarren postua: Josu Ruiz (-73 kg).

Irudiak: Usurbil Judo Kluba.