Ikastola Eguneko herri bazkaritarako txartelak salgai Udarregin

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 27a, 14:02


Ekainaren 1ean ospatuko den otordurako txartelak salgai daude Udarregi Ikastolako idazkaritzan. Helduen txartelak 15 eurotan, ikasleentzat 7 eurotan. Hauxe, heldu eta gazteek dastatu ahalko dituzten menuak:
-Helduentzat: paella, txerri-azpizuna onddoekin, postrea, edariak eta ogia, kafea eta kopa.

-Ikasleentzat: makarroiak tomatea eta txorizoarekin, solomoa eta chips patatak, postrea, edaria eta ogia.

Oharra: alergia edo intolerantziarik izanez gero, txartela erosteko garaian idazkaritzan jakinarazi, menu berezia egin ahal izateko.

Ikastolatik bazkaritara joateko deia luzatzen dute: "Ikastolako Artezkaritzatik bertan parte-hartzera gonbidatu nahi zaituztegu eta bazkarira etor zaitezten animatu!!!".

Bertsolari abilak
Igandean ospatuko den Ikastola Egunaren atarian, hitzordu ugari deitu dituzte egunotarako. Atzo ospatu zen lehen ekitaldia. LH 5 eta 6 mailetako ikasleen bertso saioaz gozatu ahal izan zuten, ikastolako erdiko aretora hurbildu zirenek. Bertsolari abilak direla erakutsi zuten ikasleek, umoretsu joan zen ekitaldia, eta noski, txalotuak izan ziren bertsolari gazteak.

Ikastola Egunari loturiko hurrengo hitzorduak, asteazken honetan:


Maiatzak 28, asteazkena

17:00 EKI proiektuari buruzko hitzaldia Udarregi Ikastolako erdiko aretoan, LH 6 eta DBHko familientzat. Hizlariak: Ikastolen Elkarteko Formazio saileko 2 arduradun.

18:30 HH-ko 5 urtekoen eta LH-ko 5.mailako ikasleen kantaldia, ikasleen familiei zuzendua, Sutegiko auditorioan. Sarrera, doan.
 Oharra: sarrera mugatua, lekuagatik.

Maiatzak 29, osteguna
18:00 Udarregi Ikastolako bazkideen ohiko batzarra, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Bi deialdi: lehena 18:00etarako, bigarrena 18:30etarako.

Maiatzak 30, ostirala

17:00-18:00 Haurrentzako jolasak frontoian.
18:00-19:00
Txokolate jana Askatasuna plazan.
19:00
Buruhandi txikien festa frontoian. Oharra: etxean buruhandia duenak ekar dezala frontoira.
22:00
"Ondoko hilobiko tipoa" antzezlana Sutegiko auditorioan:
Aktoreak:
Aitziber Garmendia eta Iker Galartza.
Zuzendaria:
Begoña Bilbao Lejarzegi.

Edukia: ikastolaren astearen ekitaldien artean ostiral iluntzerako gurasoentzako antzezlana. Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian, eta baserritar bat operan? Bi mundu ezberdin bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre geratzen dira; irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko.

Sarrerak: 5 eurotan salgai aurrez Bordatxon eta egun berean, Sutegin.

Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.

Ekainak 1, igandea: Ikastola Eguna

09:30
 Esnadeia.

09:00-11:30 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:00-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola berrian.

12:00 HHko Haur Jaialdia, Oiardo Kiroldegian: “Zientziaren buruhausteak”. Hor ari dira zientzialariak ekintzen eta gertaeren zergatia aurkitu nahian, pentsatuz eta pentsatuz, erantzunarekin topo egin arte. Kontua da, azaldu eta desagertu egiten direla figura batzuk, zergatik? Eraldatu egiten direlako. Baina, bada beste figura bat, eraldatu gabe, magia eginez desagertu egiten dena. Magia eginez???? edo…. Igandean jakingo dugu.

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea DBHko ikasleen eta gurasoen eskutik frontoian.

Oharra: Kilometroak 2015 jaialdia antolatzen laguntzeko izen emate mahaia jarriko da.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.