Asteburuko hitzorduak

UsurbilGureEskuDago 2014ko mai. 28a, 10:49

Lau hilabete eskas izango dira lehenengoz mahai informatiboa jarri genuenetik, eta jada azkenekoen berri ematera gatoz! Asteburu honetan jarriko dugu azken aldiz, eta beti bezala, metroa edo kamisetak erosteko aukera izango da. Autobusean ere izena emateko epea abian da, gogoratu! Zubietako Barazarren, Aitzagan, Lizardin, Bordatxon eta mahaian bertan dituzue izen emateko orriak (bi zerrenda aurkituko dituzue: itzuli nahi duzuen orduaren arabera eman izena).

Mahai informatiboa:

- Ostiralean: 19:00etatik 22:00etara

- Larunbatean: 19:00etatik 21:00etara.

- Igandea: 12:00etatik 14:00etara.

Bestalde, gogoratu igandean eskualdeko Gure Esku Dago festa egingo dugula Galarretan! Jan edana, dantzariak, bertsolariak, erremontistak... 11:00etatik 13:30era festa itzela izango da! Kataluniatik etorritako Nens del Vendrell taldekoek giza gaztelua ere egingo dute, galdu egingo duzu?