"La vida empieza hoy" filma proiektatuko dute asteazken arratsalde honetan, 16:00etatik aurrera Santuenean. Ondoren, proiekzioan ikusitakoaz solasteko aukera izango da, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak jubilatuei zuzenduta, asteotarako antolatu duen ekitaldi zikloaren baitan. Hemen, pelikula honen inguruko datu gehiago:
Zuzendaria: Laura Mañá.
Ekoizpen urtea: 2010.
Aktoreak: Pilar Bardem, Rosa María Sardá, Mariana Cordero, Lluís Marco, Sonsoles Benedicto, Osvaldo Santoro, María Barranco, Eduardo Blanco, Fernando Tielve.
Sinopsia: hirugarren adineko talde bat sexuari buruzko ikastaro batean parte hartzen hasten da. Bertan, euren gorputzak oraindik bizirik daudela irakasten diete. Duten adinak eragiten dizkien arazoei aurre egiteko, etxeko lanak jarriko dizkie Olga irakasleak: ispilu aurrean begiratzen ikastea, plazerrari 20 minutuko tartea eskaintzea. "Sexua bizitza da" esaten die Olgak, "sexua sentsazioei lotua baitago eta ez diogu inoiz sentitzeari uzten".
Sexu Aholkularitza Guneak asteotarako antolaturiko film-solasaldi zikloaren baitan proiektatuko da gaurko filma. Azken hitzordua, ekainaren 11n:
Maiatzak 28, asteazkena
16:00-18:30 Film-solasaldia Santuenean: "La vida empieza hoy".
Ekainak 11, asteazkena
16:00-18:30 Film-solasaldia Artzabalen: "Si de verdad quieres"
Antolatzailea: Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea.