Haurrentzako ekitaldiekin abiatuko da 17:00etan, Zubietako Kultur Astea

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 28a, 10:53



Puzgarriak, marrazki erakusketa eta buruhandiak, gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Zubietan. Ekitaldiokin abiatuko da, Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak ostiralera arte antolatu duen Kultur Astea. Honako hauek dira, ikasturte amaierari begira datozen hiru egunotarako lotu dituzten hitzorduak:

Maiatzak 28, asteazkena
17:00 Puzgarriak eta marrazki erakusketa Kaxkapen. 
Ondoren, buruhandiak.


Maiatzak 29, osteguna
17:00 “Ez dago mugarik kirola egiteko”, Aitor Puertas kirolariaren hitzaldia ume eta gurasoentzat Kaxkapen.

18:00 Txokolatada eta buruhandiak.
Ondoren, apar festa eta ur-gerra denontzat, gurasoak barne (prestatu pistolak eta globoak).

Maiatzak 30, ostirala
17:00 Ikasturte amaierako ekitaldia frontoian: musika eta antzerki emanaldia.
Ondoren, aulki joko, globo apurketa eta eskulanak, ume eta gurasoentzat.
19:30 Afari-merienda eta disko festa. 
Oharra: eskolako kortxoan afarirako janariak ekartzeko zerrenda jarrita dago. Animatu mesedez!

Kultur Astea amaitzeko, honako bertso hau abestuko dute:

ZUBIETA(ra) BADATOR
ASTE KULTURALA
JOLAS ETA ANTZERKI
URTERO BEZALA
APAR FESTA, GLOBOAK…
AUKERA ZABALA
ONDO PASATZEA DA
HEMEN PRINTZIPALA
ZUBIETA(ra) BADATOR
ASTE KULTURALA
(Doinua: XAGU TXIKI BATEKIN)

Kultur Asteko egitaraua ikusteko: Zubietako Kultur Astea

Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.