Alebinen futbol taldea osatzeko bilera ostiralean Haranen

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 28a, 07:50


Ostiralean, maiatzaren 30ean, 18:30etan Haranen. 2014-2015 denboraldirako alebin taldea osatzeko bilera informatibo hau, Usurbil FT-k antolatu du. “Izen eman nahi duenak, eskola kirolean parte hartu beharko du eta gehienez 16 jokalari onar daitezke, beraz garrantzitsua izango da bertaratzea”, luzatu dute gonbita.

Futbola, Haranen
Maiatzak 31, larunbata
11:30 Senior neskak:
Usurbil FT-Hondarribia.