Euskarazko beste irakurketa-topaketa bat prestatu dugu Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian.
Gidaria, oraingo honetan ere, Pako Aristi izango da, eta komentatuko dugun liburua, Kirmen Uriberen Mussche. Eleberri honen aleak iada eskuragarri dituzue Liburutegian.
Saioa, 16 urtetik gorako irakurleei zuzendua, Maiatzaren 29an, ostegunarekin, arratsaldeko 19,00etan Liburutegian bertan, izango da. Anima zaitez parte hartzera, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!