Ezkertiar eta abertzaleen bilguneak, herritar eta eragileei ateak irekita izan dituen Irazu kalea 12ko Aitzaga Elkarteak 20 urte beteko ditu, datorren ekainaren 5ean. Urtemugaren harira, ospakizun astea antolatu dute, maiatzaren 31tik ekainaren 6ra; bi hamarkada hauei loturiko erakusketak, hitzaldia edota gaualdia. Adi, herri afari bat ere programatu baitute. Otordurako txartelak aurrez eskura daitezke Aitzagan bertan. Hona hemen egitarau osoa:
Maiatzak 31-ekainak 6
18:30-20:30 Erakusketak Aitzaga Elkartean eta Sutegiko erakustaretoan: Euskal Herriko 1.200 pegatina, kartel historikoak eta 20 urteotako hainbat pasarte jasotzen dituzten argazkiak. Lehen egunean pegatinen jabeak bere bildumaz azalpenak eman eta bitxikeriak kontatuko dizkigu.
Ekainak 5, osteguna
19:00 Solasaldia: “Euskal bidea eta Via catalana”, Sutegiko auditorioan. Catalunyan eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea lortzeko indartzen ari diren prozesuak hizpide izango dira.Hizlariak:
-David Fernandez, Catalunyako CUP mugimenduko kidea eta parlamentaria.
-Hasier Arraiz, Sortuko presidentea
Ekainak 6, ostirala
20:30etatik aurrera Aitzaga inguruan: ekitaldia eta dantza kolektiboa (mutxikoa. Entseguak ostegunetan izaten dira, Aitzagan, 19.30etan. Animatu!).
Ondoren, afaria. Sarrerak salgai Aitzagan, 20 eurotan (12 eurotan, langabe eta ikasleentzat). Oharra: lehenbailehen hartu. Menua:
- Entsalada epela ahate atsegingarriekin onddo-saltsan.
- Entrekota barazkitxoekin.
- Flan-tarta.
- Sagardoa, ardoa, ura.
- Kafea eta likoreak.
Afalostean, bideo emanaldia: Azken 20 urteotako pasarteak. Lekukotzak.
Ondoren, berbena izugarria!!!!! EZTEN GIRO erromeri taldearekin.
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.