Kirmen Uribek idatzitako "Mussche" liburua komentatuko da, Sutegi udal liburutegiak, ostegun honetarako, maiatzaren 29rako, 19:00etan liburutegian bertan antolatu duen euskarazko literatura topaketaren baitan. 16 urtetik gorakoei zuzenduriko ekitaldia, aurrekoetan bezala, Pako Aristik gidatuko du. Eleberri honen aleak aurrez eskuratu eta irakur ditzakezue. “Anima zaitez parte hartzera, lagun giro ederra aurkituko duzu eta!”, luzatu dute gonbita liburutegitik.
Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta: biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05