Udarregi Ikastolako bazkideen ohiko batzarra, 18:00etan erdiko aretoan

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 29a, 08:30

           

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak atzo arratsaldeko protagonistak, Sutegiko auditorioan. Ikastola Egunaren atarian, kantaldi saio ederra eskaini zieten emanaldia ikustera bertaraturiko senide eta lagunei. Abestu, dantzatu eta musika instrumentu desberdinak baliatzen ederki dakitela erakutsi zuten, Jaione Eskudero irakaslearen gidaritzapean aritu ziren haur eta gaztetxoek. Saioko pasarte bat hemen: LH 5. mailako ikasleak

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak, ziklo bereko gainerako haurrekin batera, igandean ikusiko ditugu berriz dantza betean, 12:00etan Oiardo Kiroldegian eskainiko duten “Zientziaren buruhausteak” izeneko emanaldian. Ikastola Egun handiaren baitan izango da.

Ekitaldiok guztiok, ekainaren 1eko Ikastola Egunaren harira antolatu dituzte eta. Baita ostegun honetako Udarregi Ikastolako bazkideen batzarra ere. 18:00etatik aurrera, erdiko aretoan:


Maiatzak 29, osteguna
18:00 Udarregi Ikastolako bazkideen ohiko batzarra, Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Bi deialdi: lehena 18:00etarako, bigarrena 18:30etarako.

Maiatzak 30, ostirala

17:00-18:00 Haurrentzako jolasak frontoian.
18:00-19:00 
Txokolate jana Askatasuna plazan.
19:00 
Buruhandi txikien festa frontoian. Oharra: etxean buruhandia duenak ekar dezala frontoira.
22:00
 "Ondoko hilobiko tipoa" antzezlana Sutegiko auditorioan:
Aktoreak:
 Aitziber Garmendia eta Iker Galartza.
Zuzendaria:
 Begoña Bilbao Lejarzegi.

Edukia: ikastolaren astearen ekitaldien artean ostiral iluntzerako gurasoentzako antzezlana. Zeinek esan… Neska pinpirina baserrian, eta baserritar bat operan? Bi mundu ezberdin bata bestearen ondoan, kanposantuan. Aiora eta ondoko tipoa… Pablo. Maila sozial eta kultural ezberdinak aurrez aurre geratzen dira; irribarre leun bat, ordea, nahikoa izango da bi protagonisten arteko sua pizteko.

Sarrerak: 5 eurotan salgai aurrez Bordatxon eta egun berean, Sutegin.

Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.

Ekainak 1, igandea: Ikastola Eguna

09:30
 Esnadeia.

09:00-11:30 LH eta DBHko ikasleen jokoak.

10:00-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola berrian.

12:00 HHko Haur Jaialdia, Oiardo Kiroldegian: “Zientziaren buruhausteak”. Hor ari dira zientzialariak ekintzen eta gertaeren zergatia aurkitu nahian, pentsatuz eta pentsatuz, erantzunarekin topo egin arte. Kontua da, azaldu eta desagertu egiten direla figura batzuk, zergatik? Eraldatu egiten direlako. Baina, bada beste figura bat, eraldatu gabe, magia eginez desagertu egiten dena. Magia eginez???? edo…. Igandean jakingo dugu.

14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea DBHko ikasleen eta gurasoen eskutik frontoian.

Oharra: Kilometroak 2015 jaialdia antolatzen laguntzeko izen emate mahaia jarriko da.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.