Bi lekutan zabalduko ditu erakusketak, ekainaren 5ean 20 urte beteko dituen elkarteak; Sutegiko aretoan, eta Aitzaga Elkarteko egoitzan bertan. "Euskal Herriko 1.200 pegatina, kartel historikoak eta 20 urteotako hainbat pasarte jasotzen dituzten argazkiak" bilduko dituzte erakusketok. Lehen egunean, larunbatean bertan, pegatinen jabeak bere bildumaz azalpenak eman eta bitxikeriak kontatuko ditu. Erakusketok arratsaldez egongo dira zabalik, 18:30-20:30 artean, ekainaren 6ra arte.
Aitzaga Elkarteak 20 urteak ekainaren 5ean beteko ditu. Egun horretarako, eta biharamunerako, ekainaren 6rako ospakizun gehiago antolatu dituzte:
Maiatzak 31-ekainak 6
18:30-20:30 Erakusketak Aitzaga Elkartean eta Sutegiko erakustaretoan: Euskal Herriko 1.200 pegatina, kartel historikoak eta 20 urteotako hainbat pasarte jasotzen dituzten argazkiak. Lehen egunean pegatinen jabeak bere bildumaz azalpenak eman eta bitxikeriak kontatuko ditu.
Ekainak 5, osteguna
19:00 Solasaldia: “Euskal bidea eta Via catalana”, Sutegiko auditorioan. Catalunyan eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea lortzeko indartzen ari diren prozesuak hizpide izango dira.Hizlariak:
-David Fernandez, Catalunyako CUP mugimenduko kidea eta parlamentaria.
-Hasier Arraiz, Sortuko presidentea
Ekainak 6, ostirala
20:30etatik aurrera Aitzaga inguruan: ekitaldia eta dantza kolektiboa (mutxikoa. Entseguak ostegunetan izaten dira, Aitzagan, 19.30etan. Animatu!).
Ondoren, afaria. Sarrerak salgai Aitzagan, 20 eurotan (12 eurotan, langabe eta ikasleentzat). Oharra: lehenbailehen hartu. Menua:
- Entsalada epela ahate atsegingarriekin onddo-saltsan.
- Entrekota barazkitxoekin.
- Flan-tarta.
- Sagardoa, ardoa, ura.
- Kafea eta likoreak.
Afalostean, bideo emanaldia: Azken 20 urteotako pasarteak. Lekukotzak.
Ondoren, berbena izugarria!!!!! EZTEN GIRO erromeri taldearekin.
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.