Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea, 20:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2014ko maiatzaren 30a


Maiatzak 30 gaur, hilabeteko azken ostirala. Euskal preso eta iheslarien eskubideak errespetatuak izan daitezen eskatzeko elkarretaratzea deitu du Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak, iluntzeko 20:00etan Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egingo balu, frontoian burutuko da elkartasun ekimena.