Dantza Taldekoen liburu aurkezpena, 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 30a, 09:20


Usurbilen ibilbide luzea osatua duen Dantza Taldea, azken urte honetan lantzen aritu den liburua aurkeztera doa ostiral honetan, maiatzaren 30ean, arratsaldeko 19:30etan hasita Sutegiko erakusketa aretoan ospatuko den ekitaldiaren baitan. Dantza Taldearen hamarkada luzeetako ibilbidea jasotzen du laster eskuragarri izango den argitalpen berri honek. 

Kantu-dantza jira
Larunbatean, maiatzak 31, 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuko da, Dantza eta Kantu Taldeek elkarlanean antolaturiko hitzordua. Abestu eta dantzatzeko aukera egongo da.