Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegian, hamar lagun, Pako Aristi gidari lanetan, Kirmen Uriberen Mussche eleberriaren dozena bat ale mahai gainean, gaileta batzuk ere bai...eta aipaturiko liburuaz jarduteko gogo bizia; horiek osagaiak.
Gerraren gordintasunaz jardun genuen, Espainiako guda zibileko haurrez, II mundu gerraz eta honen aurkako erresistentziaz, liburua irakurri arte guztiontzat ezezaguna zen Robert Mussche itzultzaile belgiarraz mintzatu ginen, bere lagun Hermanez eta familiaz...; maitasunaz, bikote harremanez eta sexualitateaz, adiskidetasunaz, bizitzako erabakiez...bizitzaz hitzegin genuen.
Hitz gutxitan: Giro atsegina, aho zapore gozoa, esperientzia errepikatzeko gogoa.