"Usurbil Dantzan" argitalpen berria, kalean

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 30a, 22:14

Usurbilgo historia zati garrantzitsu bat liburu batean bildua dago, gaurtik herritar ororen eskuragarri; "Usurbil Dantzan. Usurbilgo Dantza-Taldearen historia 1975-2013". Hiru herritarrek, Maider Errasti Amianok, Axier Otegi Iribarrek eta Ion Markel Saez de Urabain Iparragirrek azken urtebete honetan mamitzen joandako proiektua aurkeztu dute gaur, txiki geratu den Sutegiko erakustaretoan. Abiapuntutik labetik atera arte, liburuaren elaborazio prozesuaren inguruko zehaztasunak eman dituzte egileek. Baita noski, irakurleek liburuan aurkituko dituzten zenbait zertzelada aurreratu ere. Liburuko egile eta Usurbilgo Udaleko ordezkariekin batera, proiektua gauzatzen lagundu duten hainbat herritar ere bertaratu dira Sutegira.  Ekitaldia amaitu bezain laster hurbildu da jendea Dantza Taldekoengana, liburua erostera. Gainerakoek, jakin ezazue, datorren astetik aurrera, besteak beste, NOAUA!ko egoitzan izango duzuela eskuragarri.

           

Adierazpenak
Mertxe Aizpurua alkatea: https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=Po4t0ugNFp0
Axier Otegi: https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=JklTvejkdjc
Maider Errasti: https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=IRbq44-UqS4
Ion Markel Saez de Urabain: https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=r39TtdRi_zo

         

Liburuaren aurkezpen saioa, Usurbil Dantza Taldeko gazteek eskainitako emanaldi labur batekin abiatu da. Usurbildarrei dantzan luzatu diete, Sutegira gerturatzeko gonbita: https://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=_W9WPYS0dz8