Azken ostiraleko elkarretaratzetik, ekaineko hitzorduei begira

Noaua Aldizkaria 2014ko mai. 30a, 22:02



Euskal preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea eskatu dute beste behin, maiatzeko azken ostiral honetan, Mikel Laboa plazan burutu den elkarretaratzean. Mobilizazio amaieran, ekainera begira jarri dira hitzorduko deitzaileak. Preso eta iheslarien eskubideen aldeko hiru deialdi finkatuak daude datorren hilerako:

Ekainak 14, larunbata
"Giza eskubideak, bakea, konponbidea" manifestazioa Baionan. Informazio gehiago: nierebanoa.org edo herriaduguarnas.org

Ekainak 15, igandea
12:00 Euskal preso eta iheslarien eskubideen defentsan eta konponbidearen alde lan egingo duen sare herritarraren aurkezpen mobilizazioa, Donostiako Zuloaga plazan.

Ekainak 27, ostirala
20:00 Azken ostirala: euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.