Udaberriko ostiral gauetan ikusmina nagusi berriz ere, Usurbilgo Gaztetxeak antolatu duen futbito txapelketari esker. 4. jardunaldi eguna dugu ostiral gau parte hau. Gogoan izan, txapelketako lehen fase honetan bost jardunaldi ospatuko dira. Ondoren, lehen lau taldeak hurrengo faserako sailkatuko dira. Beste ligaxka bat jokatuko dute eta lehen bi sailkatuek, beranduenez, Santixabelen atarian ospatuko den final handia.