Ikastola Eguna ospatuko dute, ekainaren lehen egun honetan. Hemen, egun osoan zehar ospatuko den jaialdiko egitaraua:
Ekainak 1, igandea: Ikastola Eguna
09:30 Esnadeia.
09:00-11:30 LH eta DBHko ikasleen jokoak.
10:00-13:00 Haur Eskolako haurrek egindako lanen erakusketa Oiardo Kiroldegiko harrera-tokian eta LH eta DBHko ikasleen eskulan eta teknologia lanen erakusketa Ikastola berrian.
12:00 HHko Haur Jaialdia, Oiardo Kiroldegian: “Zientziaren buruhausteak”. Hor ari dira zientzialariak ekintzen eta gertaeren zergatia aurkitu nahian, pentsatuz eta pentsatuz, erantzunarekin topo egin arte. Kontua da, azaldu eta desagertu egiten direla figura batzuk, zergatik? Eraldatu egiten direlako. Baina, bada beste figura bat, eraldatu gabe, magia eginez desagertu egiten dena. Magia eginez???? edo…. Igandean jakingo dugu.
14:00 Herri bazkaria eta bazkal ondorengo girotzea DBHko ikasleen eta gurasoen eskutik frontoian.
Oharra: Kilometroak 2015 jaialdia antolatzen laguntzeko izen emate mahaia jarriko da.
Antolatzailea: Udarregi Ikastola.