Aita-ama talde batek prestatu eta zerbitzaturiko menu goxo askoa dastatzeko aukera zuten, igande honetako Ikastola Eguneko herri bazkarirako izena emandakoek. Frontoia bete dute Udarregi Ikastolako ikasle eta gurasoek. Pilotaleku sarreran bestalde, 2015ean Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaialdiko antolaketa lanetan laguntzeko izen emateko mahaia ere jarri dute. Gogoan izan, ikastolen aldeko jaialdi egunean edota aurretik burutuko diren ekimenetarako laguntzaileak behar dira. Udarregi Ikastolako idazkaritzan apuntatu liteke baita, edota udarregi.com atarian sartu eta bertan dagoen izen emate orria beteta. Udarregikoek goizean goiz hasitako ospakizunak, musika eta dantza giroan amaituko dituzte bazkalostean.