2.868, denboraldiko azken Tipi-Tapako zenbaki saritua

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 1a, 13:30



Munduko herri desberdinetako pintxo berezi goxoak dastatuz amaitu da ikasturte honi dagokionez, usurbildarren artean harrera ezin hobea eta ohitura sortu duen Tipi-Tapa. Bigarren denboraldi honetako azken hitzorduan, aipatu moduan, munduko herri desberdinetako produktuez eginiko zizka-mizka bereziak prestatu dituzte, Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiribogan. Hilero moduan, 150 euroko erosketa balearen zozketa ere egin dute. Txiribogan oraingoan. Jakin berri dugunez, 2.868 izan da zenbaki saritua. Irabazleak, erosketa baleok nahierara xahutu ahalko ditu, Hurbilago Elkarteko establezimenduetan.