Igande honetan itxi dute, gaur zortzi ospatuko den giza-katerako autobusetan izen emateko epea. Ekainaren 8an ikusiko duzuen moduan, ezohikoa izango da, Oiardo Kiroldegi atarian bilduko den jendetza. Gure Esku Dago lan taldetik berri eman dutenez, jada euskaldunon erabakitze eskubidearen aldeko ekimenerako 600 atxikimendu baino gehiago bildu dituzte Usurbilen. 700eko erronka jarri dute orain. Pentsa, hasiera batean, 400 izen emateetara heldu nahi zuten. Nazio mailan ere gainditu dute, hasiera batean jarritako 50.000 lagun biltzeko helburua.
Adi, hemen dugu eta ekainaren 8a. Goiko mapan, marra gorri batekin adierazia dago usurbildar, zubietar eta aginagarrek Uharte-Arakiletik ere igaroko den giza-katean parte hartzeko gordea duten eremua; 90. kilometroa. Kontuan izan ordutegiok:
Ekainak 8, igandea
9:00 Autobusak Oiardo Kiroldegitik, Uharte-Arakilera (adi, itzultzeko hautatu duzuen ordutegiko autobusera igo beharko duzue).
10:00-11:30 Leku hartzea Uharte-Arakilen, giza-kateko 90. kilometroan. Giza-katerako prestaketa lanak modu animatu eta ordenatuan.
11:30 Dena prest!
12:00 Hasiera: txalapartak, adarrak, kanpaiek, bozinek edo beste soinuren batek emango dio hasiera giza-kateari.
12:00-12:30 Giza-katea.
12:30 Giza-katearen bukaera. Soinuak adieraziko du amaiera.
13:00ak aldera, Uharte-Arakiletik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua. Autobusak baita Etxarri-Aranatzen ospatuko den jaialdira.
14:00 Ekitaldia Etxarri-Aranatzeko plazan.
15:00 Bazkaria: 1.000 lagunentzako bokatak, edaria eta jai giroa. Honez gain:
Haurrentzako gune berezia.
Musika eta animazioa egun osoan zehar.
Kontzertuak: Vendetta, Xaiko eta Tximeleta.
18:00-19:00 aldera, Etxarri-Aranatzetik Usurbila itzultzeko autobus zerbitzua.
Gure Esku Dago taldetik luzatu duten aholkua: "kotxez doazen usurbildarrei autoan 90 jartzen duen paper bat jartzea gomendatzen da, ondo ikusgarri. Aparkalekuen inguruko informazioa emango zaigula esan digute. Jasoko bagenu saiatuko gara herritarrei helarazten".
Antolatzailea: Gure Esku Dago.
Informazio edo argibide gehiagorako:
usurbilgureeskudago@gmail.com
gureeskudago.net
facebook.com/gureeskudago.usurbil
twitter.com/GureEskuDagoU