Kirola eta dantza bateratzen dituen jarduera honen bueltan jaialdia antolatu dute larunbat honetarako, ekainak 7, 17:30-19:30 artean, Oiardo Kiroldegian. Amaitzear dugun ikasturte honetan, herriko kirol taldeek egingo dituzten jendaurreko lehen hitzordua izango da zumba taldekoena. Usurbil Fubol Taldekoek ere, euren eguna ospatuko dute, ekainaren 21ean; futbolari gazteen arteko jokoak, beteranoen neurketak eta klubeko zuzendaritza, entrenatzaile eta jokalariak bilduko dituen herri-afaria.