Jaien hasierako suziria nork jaurtiko duen erabakitzeko eguna du gaur, Santixabeletako Jai Batzordeak, 18:00etarako Potxoenean deitua duen bileran. Maiatzean zehar, deialdi ireki bidez, herritarrek e-posta bidez edota Potxoenean eta Sutegi udal liburutegietan jarritako kaxetan utzitako proposamenen artean hautatu beharko du, herriko jaien hasiera ekitaldian nork edo nortzuk parte hartuko duten. Gogoan izan, hilabete barru festa giroan murgilduak egongo gara Usurbilen. Uztailaren 1etik 6ra ospatuko dira festak. Santixabeletarako prestaketa lanak azken txanpan sartzear dira.