Ikastola Egun osteko astelehen gozoa izango dute gaur ikastolan. 2013-2014 ikasturteak berea egin du ia. Ikasleak klase egunen azken asteetan murgilduak dira honetan, astelehen honetatik aurrera, arratsaldez jai izango dute. Klaseak goizez bakarrik, 12:30ak arte, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoen kasuan. DBHkoek honako ordutegia izango dute:
-Ekainaren 2tik 13ra: 8:30-14:30.
-Ekainaren 16tik 20ra: 8:30-12:30.
Udarregi Ikastolatik ohartarazi dutenez, ikastolako jangela zerbitzua arratsaldeko 14:3oetan amaituko da.
Liburutruk-en parte hartzeko aukera
Zabalik dago izen emateko epea, ekainaren 3ra arte. Izen emateko orria eskuragarri duzue, udarregi.com atarian. Ikastolatik ohartarazi dutenez, "izen emateko orriarekin batera aurrerakinaren agiria eman beharko da. Aurreko urtean parte hartu dutenek 10 euro. Parte-hartzaile berriek, 50 euro". Hona hemen, kontu zenbakia: Euskadiko Kutxa 3035 0140 33 1400024098 ikaslearen izen-abizenak eta egingo duen maila. Beste ohar bat; "datorren ikasturtean DBH 1en eta DBH 2n Eki proiektua martxan egongo denez, liburu asko desagertuko dira. DBH3 eta DBH4ko liburuak behar ditugu eta ikastolan uztera animatzen zaituztegu, nahiz eta Liburutruken parte ez hartu. Aldez aurretik, mila esker. Ikasturteko azken egunean liburuak gelan utzi, mesedez".
1- LH5. mailatik aurrera hasiko da sistema hau.
2- LH5. eta LH6. mailako ingeleseko liburuak EZ dira sartzen sistema horretan, bakoitzak bereak erosi beharko ditu. Baina DBH1ean, DBH2an, DBH3an eta DBH4an ingelesa liburuak LIBURUTRUKearen bidez banatuko dira.
3- LAN KOADERNOAK ere, LIBURUTRUKEAREN bidez erosiko dira, irailean liburu guztiak ikastolan jasotzen dira.
4- Izena ematerakoan fidantza bat ordaintzen da (gero deskontatuko da).
5- Ikasturteko azken egunean parte hartuko dutenek berrerabiliko diren liburuak bere ikasgelan utziko dituzte (lan koadernoak ez eta LH5ekoek ez daukate ezer uzteko). DBH2. mailakoek ez dituzte liburuak utzi behar.
6- Lan taldeak liburuak aztertuko ditu, liburuen inbentarioa, behar diren liburuen eskaera, liburu sortak eta banaketak egingo ditu.
7- Uztailean ikasle bakoitzari gutun bat bidaliko zaio zenbat ordaindu behar duen jakinaraziz.
8- Irailean gutunean jarriko den datetan liburuak ikastolan jasoko dira, ordainagiria eman behar da liburuak jasotzeko.
9- Ordainketa modua: Alde batetik, kuota finko bat dago eta, beste aldetik, ikasle bakoitzaren lan-koadernoen ordainketa.
Sistema hau erabiltzeko arrazoiak:
1- Gure seme-alaben heziketa hobetzeko: zenbait balore garatzen lagunduko diegu: besteekiko elkartasuna, guztien gauzak zaintzeko joera, komunitatearekiko lotura, kontsumo arduratsua eta inguruarekiko errespetua.
2- Ekonomiagatik: Parte hartzen duten familiek liburuetan gutxiago gastatuko dute.
3- Ekologiagatik: Liburuak berrerabiltzeak paperaren kontsumoa eta sortutako zaborra gutxitzen du.
Ikasturte honetan DBH1ean EKI proiektu berria ezarri da. Liburuak berriak izan ziren maila horretan. Aurten DBH2an ezarriko da, honela, hiru urte barru DBH4ra iritsi arte. Aldaketa hau kontuan izanda orain arte DBHn erabili diren liburuek ez dute balio, eta denak berriak erosten joan beharko digu (DBH1 eta DBH2ko ikasleek). Aukera ona da denok LIBURUTRUKEN parte hartzeko eta berrerabiltzeko sistema osoa garatzeko.