Lanbide Heziketan aurrematrikulatzeko epea, ostiralera arte

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 2a, 11:31

Ekainaren 6ra arte zabalik. Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ostiraletan, 9:00-14:00 artean. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: NAN fotokopia bat, egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa (originala eta kopia); bi argazki, izen abizenekin atzealdean; eta kontu korronte zenbakia. Informazio gehiago: 943 36 46 00 edo lhusurbil.com

Aurreinskripzioa: maiatzaren 27tik ekainaren 6ra.
Matrikulazioa: bigarren ikasturtekoek, ekainaren 17tik uztailaren 4ra; lehen ikasturtekoek, uztailaren 9tik 16ra.
Behin behineko zerrendak: uztailaren 2a.
Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 4ra arte.
Behin betiko zerrendak: uztailaren 8a.

Eskaintza
-Erdi mailako zikloak: Administrazio Kudeaketako Heziketa Zikloa, instalazio elektriko eta automatikoak, mekanizatua, bero sorrera instalakuntzak, hotz eta girotze instalazioak, goi mailako sarbide ikastaroa.
-Goi mailako zikloak: Administrazio eta Finantzetako Heziketa Zikloa, Automatizazio eta Robotika Industriala, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa, Fluido Instalakuntzen eta Instalakuntza Termikoen Mantenua, Efizientzia energetikoa eta eguzki energia termikoa.

Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko gonbita
Buruntzaldeko udalek eskualdean eta Gipuzkoan Lanbide Heziketa euskaraz egiteko dauden aukeren inguruko informazioa eskuorri batean argitaratu eta banatu dute, oraintxe ziklo aldaketa baten atarian diren gazteen etxeetara. 1996 eta 1998 urteetan jaiotakoei edo beste modu batera esanda, DBH eta Batxilergoko azken ikasturtean diren ikasleei. Eskuorriok Potxoenean ere jaso daitezke. Edo hemen duzue irakurgai: Lanbide Heziketa euskaraz

      

Aurrematrikulazioa zabalik duten garai honetan, Lanbide Heziketako gune desberdinen arteko nazioarteko topaketa ospatu berri da. Topaketon baitan, bisita gidatua antolatu zuten joan den maiatzaren 28an, Zubietara. Iruditan, nazioarteko Lanbide Heziketa zentro ezberdinetako ordezkariak, Lanbide Eskolako egoitzan ospaturiko aurkezpen ekitaldian. Gero, instalakuntzak ezagutzeko tartea hartu zuten.