Nork bere enpresa sortu eta kudeatzen ikasteko prestakuntza saioak antolatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2014ko ekainaren 2a


Ekintzaileei eta lan merkaturatzeko asmoz, autoenpleguan aukera ona ikusten dutenei zuzendurikoa da, eskualdeko udalek eta Lanbidek sustaturiko doako ikastaro hau. Saioak ekainaren 19an eta 20an, Lasarte-Oriako Villa-Mirentxun, Gertu Asesores, S.L. enpresaren eskutik. Bi ordutegi aukeran; goizeko taldeari zuzenduriko saioak, 9:00-13:00 artean. Arratsaldeko taldeari zuzendurikoak, 15:00-19:00 artean. Informazioa eta izen ematea, eskualdeko Lanbideko bulegoetan, 943 30 42 21 telefono zenbakian edo ekinean@andoain.org helbidera idatzita.