Galarreta, erabakitzeko eskubidearen elkargune

UsurbilGureEskuDago 2014ko eka. 2a, 11:51

Igandean, ekainak 1, dakizuenez, Donostialdeko Gure Esku Dago Eguna ospatu genuen Galarretan! Zuetako askok ezin izango zenuten hara joan, Usurbilen ekainaren lehen igandean beti ospatzen baita ikastolaren eguna!

Edozer dela ere joan ezin izan zutenentzako, Nens del Vendrell taldeko lagunek egindako bi giza gaztelu ekarri ditugu hona, bideo bakar batean. Ea gustuko duzuen!