Azken hamarkada hauetatik barrena bidaia moduko bat egitea proposatzen digute Aitzaga Elkartekoek asteburuan Sutegin ireki zuten erakusketan. Denetariko aldarrikapen eta mezuak biltzen dituzten kartel eta pegatinak aurki ditzakegu. Euskal Herriko azken urteotako hainbat ekimen iragartzeko, salaketak bideratzeko, eskaera ezberdinak plazaratzeko herri mugimendu ezberdinek prestatu eta herritarrek itsatsia eraman dituzten pegatinak. Baita hainbat hormetan ikusi ditugun kartelak ere. Bilduma osoa egunotan duzue ikusgai Sutegin. Egunero, larunbatera arte, 18:30-20:30 artean.
Afaritarako txartelak
Aitzaga Elkarteak ostegunean beteko duen 20. urtemugaren harira antolatu du Sutegiko erakusketa. Honez gain, beste bi ekitaldi, ekainaren 6 eta 7rako. Jarraian duzue egitarau osoa. Aipatzeko ohar bat. Ostiralerako gaualdia antolatu dute eta horren baitan, afaria. Otordurako txartelak ahalik eta lasterren erostea aholkatzen dute. Aitzagan bertan dituzue salgai 20 eurotan, 12 eurotan langabetu eta ikasleek.
Maiatzak 31-ekainak 7
18:30-20:30 Erakusketak Aitzaga Elkartean eta Sutegiko erakustaretoan: Euskal Herriko 1.200 pegatina, kartel historikoak eta 20 urteotako hainbat pasarte jasotzen dituzten argazkiak. Lehen egunean pegatinen jabeak bere bildumaz azalpenak eman eta bitxikeriak kontatuko ditu.
Ekainak 5, osteguna
19:00 Solasaldia: “Euskal bidea eta Via catalana”, Sutegiko auditorioan. Catalunyan eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea lortzeko indartzen ari diren prozesuak hizpide izango dira.Hizlariak:
-David Fernandez, Catalunyako CUP mugimenduko kidea eta parlamentaria.
-Hasier Arraiz, Sortuko presidentea
Ekainak 6, ostirala
20:30etatik aurrera Aitzaga inguruan: ekitaldia eta dantza kolektiboa (mutxikoa. Entseguak ostegunetan izaten dira, Aitzagan, 19.30etan. Animatu!).
Ondoren, afaria. Sarrerak salgai Aitzagan, 20 eurotan (12 eurotan, langabe eta ikasleentzat). Oharra: lehenbailehen hartu. Menua:
- Entsalada epela ahate atsegingarriekin onddo-saltsan.
- Entrekota barazkitxoekin.
- Flan-tarta.
- Sagardoa, ardoa, ura.
- Kafea eta likoreak.
Afalostean, bideo emanaldia: Azken 20 urteotako pasarteak. Lekukotzak.
Ondoren, berbena izugarria!!!!! EZTEN GIRO erromeri taldearekin.
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.