Parte har dezakezue jada, Santixabeletako XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketan

Noaua Aldizkaria 2014ko eka. 3a, 19:09

Interesdunek uztailaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dituzte lanak, Usurbilgo Udal erregistroan. Ekimenean parte hartzeko baldintzak, aurreko urteetakoak dira:
-Epea: uztailak 1, asteartea.
-Usurbildarra izatea.
-6-10 bertso artean idaztea.
-Gaia librea.
-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.
-Lanak helbide honetara bidali: XXXVIII. Bertsopaper Lehiaketa, Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil.

Epaimahaikoen erabakia, uztailaren 5ean
Parte hartzaileen artean, epaimahaiak hautaturiko lan saritua zein den, Santixabeletan emango du ezagutzera. Aurtengoan, uztailaren 5ean, larunbat gauez frontoian ospatuko den bertso-saioaren amaieran. 

Helduen danborradako entsegu saioak
Joan den astean hasi ziren Santixabeletako helduen danborrada prestatzeko entsegu saioak. Datozen asteotan, astearte eta ostegunero bilduko dira, 20:00-21:00 artean Agerialden. Ordutegi eta egun horietan Agerialdera agertu eta jaietako danborradan parte hartzeko izena eman dezakezue bertan.