Mende laurdena bete duen ekimena ospatuko dute Zuberoako herrian, ekainaren 6, 7 eta 8an. Nafartarrak taldetik bertara joateko gonbita luzatzen dute: “Asteburu polita antolatu dute gure Zuberoako lagunek, Musikaren Egunaren 25. urteurrena dela eta. Hegoaldean ikusteko aukerarik izango ez ditugun talde andana izango da 500 biztanle dituen herrixka horretan. Esku zabalik hartuko gaituzte bertara hurbiltzen garenoi, urtero bezala”. Ostiralerako erakusketa eta antzerki emanaldiak antolatu dituzte, larunbatean dantza emanaldiak eta Gazte Topaketak, eta igandean ekitaldi zentralak, Musika Egunean.
Ekainak 6, ostirala
17:00 Erakusketa, eztabaida: "2050 Xiberoko Arxitektura".
21:00 Antzerki emanaldiak.
Ekainak 7, larunbata
Egunean zehar, Gazte Topaketak: 25 orenen aurkezpena, jan edana, kontzertuak...
Ekainak 8, igandea: 25. Müsikaren Egüna
Goizean zehar, dantza saioak, zumba, bazkaria...
15:30 Kontzertuak doan: Broken Brother Ban, Begiz Begi, Niko Etxart eta Hapa Hapa, Mute Fish (Irlanda), Orchestre National de Barbes (Paris), Poil (Lyon) eta Cheveu (Bordale).