“Altzotik eta eltzetik, euskaraz gara” lemapean Tolosan ospatuko da Usurbilgo Udala kide duen UEMA-k antolaturiko jai eta aldarrikapen eguna, ekainaren 14an. Udalerri Euskaldunen Eguna izango da lehen aldiz, eta orain arte egin izan den UEMA Eguna ordezkatuko du.
Hementxe, hitzordu honetarako Emon taldeak sortu duen kanta eta bideoklipa. "Eltzetik eta altzotik" izeneko abestiko hitzak, Amets Arzallusenak dira: bideoklipa
Aldaketa honekin, udalerri euskaldunei eman nahi zaie protagonismo osoa. Udalon arteko elkarlana sustatu eta herri eragileen ekarpenak baliatuz, euskararen arnasgune diren guneok sendotu nahi dira. Udalerri euskaldunek euskararen geroan duten paper garrantzitsua lau haizetara hedatu nahi da, herritarren sentsibilizazioan eragin eta euskararen aldeko konpromisoak bultzatzea, ekainaren 14ko egun osoko jaialdiaren bidez:
Ekainak 14, larunbata
Goizean zehar, Euskal Herriko produktuen azoka.
Egun osoan zehar, haurrentzako puzgarriak Alondegian.
TAKE saskibaloi txapelketa: Goizean, Gernikako arbolaren lorategian, haur eta gazteak. Arratsaldean, San Frantzisko pasealekuan, senior mailakoak. 9:30-11:00 UEMAren Batzar Nagusia.
11:30 Kalejira: Tolosako musika banda, erraldoiak, Udaberri dantza taldea, udalerri euskaldunetako ordezkari politiko eta herritarrekin.
12:30 Ekitaldia Plaza Zaharrean: Alkatearen harrera, ordezkari politikoen adierazpena, flash moba...
13:00 Tolosa Kantari, udalerri euskaldunetako abesbatzek lagunduta.
14:30 Bazkari herrikoia Alondegian (txartelak aldez aurretik: 946 279 195 administrazioa@uema.org).
18:00 Ane eta piratak, Irrien lagunen ikuskizuna.
22:00 Gazte Festak, kontzertuak Ibarran.