Aitzaga Elkarteak 20 urte bete dituen ostegun honetarako antolatu dute "Euskal bidea eta Via catalana" izeneko hitzaldia. Gaur 19:00etan Sutegiko auditorioan. Bai Euskal Herrian eta Catalunyan erabakitzeko eskubidea lortzeko indartzen ari diren prozesuez hitz egingo dute solasaldian zehar, Hasier Arraiz Sortuko presidenteak eta Catalunyako CUP mugimenduko kide eta parlamentari David Fernandezek.
Gogoan izan bestalde, azken hamarkadotako kartel eta pegatina historikoen bilduma bisita daitekeela Sutegiko erakustaretoan, larunbatera arte, ekainaren 7ra arte, arratsaldez, 18:30-20:30 artean. Eta ostiralean, gaualdi berezia antolatu dutela Aitzaga kideek; afaria tartean. Otordurako txartelak ahal bezain laster erostea aholkatzen dute. Hemen, gaur bete dituen 20 urteen harira, Aitzaga Elkarteak antolaturiko hitzordu guztion zehaztasun gehiagoren berri:
Maiatzak 31-ekainak 7
18:30-20:30 Erakusketak Aitzaga Elkartean eta Sutegiko erakustaretoan: Euskal Herriko 1.200 pegatina, kartel historikoak eta 20 urteotako hainbat pasarte jasotzen dituzten argazkiak. Lehen egunean pegatinen jabeak bere bildumaz azalpenak eman eta bitxikeriak kontatuko ditu.
Ekainak 5, osteguna
19:00 Solasaldia: “Euskal bidea eta Via catalana”, Sutegiko auditorioan. Catalunyan eta Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea lortzeko indartzen ari diren prozesuak hizpide izango dira. Hizlariak:
-David Fernandez, Catalunyako CUP mugimenduko kidea eta parlamentaria.
-Hasier Arraiz, Sortuko presidentea.
Ekainak 6, ostirala
20:30etatik aurrera Aitzaga inguruan: ekitaldia eta dantza kolektiboa (mutxikoa. Entseguak ostegunetan izaten dira, Aitzagan, 19.30etan. Animatu!).
Ondoren, afaria. Sarrerak salgai Aitzagan, 20 eurotan (12 eurotan, langabe eta ikasleentzat). Oharra: lehenbailehen hartu. Menua:
- Entsalada epela ahate atsegingarriekin onddo-saltsan.
- Entrekota barazkitxoekin.
- Flan-tarta.
- Sagardoa, ardoa, ura.
- Kafea eta likoreak.
Afalostean, bideo emanaldia: Azken 20 urteotako pasarteak. Lekukotzak.
Ondoren, berbena izugarria!!!!! EZTEN GIRO erromeri taldearekin.
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.