Aitzaga Elkartearen 20. urtemugako gaualdia, 20:30etatik aurrera

Noaua Aldizkaria 2014ko ekainaren 6a


Ekitaldia, dantza saioa eta afaria antolatu dituzte, Aitzaga Elkarteak bete berri dituen 20 urteak ospatzeko. Otordurako txartelak aurrez erosi behar dira, Aitzagan bertan. 20:30etan elkarte inguruan hasiko diren ekitaldien aurretik, larunbatera arte, egunotan Sutegin zabalik dagoen kartel eta pegatina historikoen bilduma bisitatzeko aukera duzue:

Maiatzak 31-ekainak 7
18:30-20:30 Erakusketak Aitzaga Elkartean eta Sutegiko erakustaretoan: Euskal Herriko 1.200 pegatina, kartel historikoak eta 20 urteotako hainbat pasarte jasotzen dituzten argazkiak. Lehen egunean pegatinen jabeak bere bildumaz azalpenak eman eta bitxikeriak kontatuko ditu.

Ekainak 6, ostirala
20:30etatik aurrera Aitzaga inguruan: ekitaldia eta dantza kolektiboa (mutxikoa. Entseguak ostegunetan izaten dira, Aitzagan, 19.30etan. Animatu!). 

Ondoren, afaria. Sarrerak salgai Aitzagan, 20 eurotan (12 eurotan, langabe eta ikasleentzat). Oharra: lehenbailehen hartu. Menua: 
- Entsalada epela ahate atsegingarriekin onddo-saltsan.
- Entrekota barazkitxoekin.
- Flan-tarta.
- Sagardoa, ardoa, ura.
- Kafea eta likoreak.
Afalostean, bideo emanaldia: Azken 20 urteotako pasarteak. Lekukotzak.
Ondoren, berbena izugarria!!!!! EZTEN GIRO erromeri taldearekin.
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.